Ryan Murphy (igerilaria)
igerilari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ryan Fitzgerald Murphy (Jacksonville, Florida (AEB), 1995eko uztailaren 2a) igerilari lehiakor estatubatuarra da, bizkar estiloan espezializatua. 4 aldiz urrezko domina olinpikoa izan da, eta, gizonezkoen 100 metro bizkar proban, munduko errekorra lortu izan du.
Ryan Murphy (igerilaria) | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jacksonville, 1995eko uztailaren 2a (28 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Bolles School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 1,91 metro |
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Murphyk,[1] bizkarreko lasterketetan, urrezko dominak irabazi zituen 100 eta 200 metro bizkar proban.[2] Murphyk, halaber, urrezko domina irabazi zuen 4×100 metroko erreleboan Michael Phelps, Nathan Adrian eta Cody Millerrekin, eta, bizkarreko erreleboko seriean, Aaron Peirsol-ek 2009an ezarritako munduko errekorra hautsi zuen.[3] 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Murphyk urrezko domina irabazi, eta munduko errekorra ezarri zuen 4x100 metroko erreleboetan Michael Andrew, Caeleb Dressel eta Zach Applerekin batera; 200 metro bizkarrean, berriz, zilarrezkoa lortu zuen, eta brontzezkoa, 100 metro bizkar proban.[4]