Rungwecebus kipunji
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rungwecebus kipunji edo kipunji[1][2] Cercopithecidae familiako tximino bat da. Tanzaniako goi-ordokietako basoetan bizi dira. Dei egiteko modu berezi bat du, bere ahaiderik gertukoenengandik bereizten laguntzen duena, Lophocebus albigena eta Lophocebus aterrimus. Hasiera batean Lophocebus generoaren barruan sailkatzen bazen ere[3], beranduago genero berezia eman zitzaion, Rungwecebus[2]. 2006an deskribatu zen, 1923tik deskribatzen zen tximino genero bakarra[4].
Datu azkarrak Rungwecebus kipunji, Iraute egoera ...
Rungwecebus kipunji | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cercopithecidae |
Leinua | Papionini |
Generoa | Rungwecebus |
Espeziea | Rungwecebus kipunji [[|]] |
Banaketa mapa | |
Itxi
2003ko abenduan eta 2004ko uztailean espedizio ezberdinek aurkitu zuten modu independentean, 1984an Cercopithecus solatus aurkitu zenetik deskribatutako tximino bakarra. Papiotik gertuago dago Lophocebusetik baino[1].