Rosalind Picard
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rosalind Wright Picard (Boston, 1962ko maiatzaren 17a)[1] Informatika ingeniari estatubatuarra da, Massachusettseko Teknologia Institutuko Media Lab-en konputazio afektiboko Ikerketa Taldearen sortzailea eta zuzendaria. Things That Think Consortiumeko (H. Ishii eta J. Paradisorekin batera) zuzendarikidea ere bada, enpresak eta ikertzaileak biltzen dituena eguneroko objektuetan informatikaren erabilera eta ordenagailu arrunten komunikazioak aztertzeko, jostailuetatik etxetresna elektrikoetara, edo gidatzean hobekuntzak egiteko.
Rosalind Picard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Massachusetts, 1962ko maiatzaren 17a (61 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Georgia Tech (en) Berry College (en) Massachusetts Institute of Technology 1991) Zientzietako doktore |
Tesi zuzendaria | Alex Pentland |
Doktorego ikaslea(k) | Andrea L. Thomaz (en) Timothy Bickmore (en) Ashish Kapoor (en) Alan Qi (en) Carson Reynolds (en) Ming-Zher Poh (en) Nikolaos Mavridis (en) Alex Sherstinsky (en) Thomas Minka (en) Winslow Burleson (en) Hyung-il Ahn (en) Raul Fernandez (en) Teresa Marrin Nakra (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta artificial intelligence researcher (en) |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua |
Gainera, Picard MITeko bere taldeak asmatutako teknologiak merkaturatzen dituzten bi enpresaren sortzaileetako bat da. Empaticarekin lehen erloju adimenduna sortu da, adimen artifizialean oinarritua eta Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) onartua, eta Affektibak adimen artifizialeko teknikak ematen ditu emozioak aztertzeko[2]. Autismoaren Komunikazioaren Teknologiari buruzko Ekimena gidatu du, robotika espektroaren nahasmenduen azterketan aplikatzean datzana (TEA).[3]