Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles
From Wikipedia, the free encyclopedia
Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) 1941tik 2004ra bitartean Espainiako zabalera iberiarreko burdinbide sarea ustiatu zuen erakunde publikoa izan zen, Espainiako Sustapen Ministerioaren menpekoa. Trenbide bidezko bidaiari eta zamen garraioaz arduratu zen 2005eko urtarrilaren 1.an, Trenbide Sektorearen Legea indarrean sartu ondoren,[1] enpresa bitan zatitu zen arte. Zatiketa horretatik Renfe Operadora sortu zen alde batetik, trenbide eragile funtzioa betetzeko; eta bestetik ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) sortu zen trenbide azpiegiturak kudeatzeko.
- «RENFE» orriak hona dakar. RENFE ordezkatzen duen trenbide eragileari buruzko artikulua hau da: «Renfe Operadora»
Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles | |
---|---|
Datuak | |
Mota | trenbide konpainia |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | enpresa estatal |
Historia | |
Sorrera | 1941eko urtarrilaren 24a |
Ordezkatzen du | Norteko Konpainia, Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia, Compañía Nacional de los Ferrocarriles del Oeste (en) , Compañía del Ferrocarril Central de Aragón (en) , Compañía del Ferrocarril de Zafra a Huelva (en) , Compañía del Ferrocarril Santander-Mediterráneo (en) , Sociedad Anónima de ferrocarriles Soria-Navarra (en) eta The Great Southern of Spain Railway Company Limited (en) |
Desagerpena | 2005eko urtarrilaren 1a |
webgune ofiziala |
RENFE frankismo garaian sortu zen, 1941eko hasieran, Gerra Zibilaren ostean. Horretarako, Francoren diktadura erregimenak Espainiako bi burdinbide konpainia handiak, MZA eta Norteko Konpainia, eta beste txikiago batzuk bateratu zituen. Ia 64 urtez Espainiako zabalera iberiarreko trenbide sarearen monopolioa izan zuen, 2004ko abenduaren 31ra arte, alegia. Trenbide garraioen inguruko europar zuzentarauak betearazita, RENFE aurretik aipatutako bi enpresatan zatitu zuen Espainiako Gobernuak. Renferen sorkuntzarekin Gerra Zibilean suntsituak izan ziren trenbide guztiak berreraikitzea lortu zen.