Prostatako minbizi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Prostata gizonezkoetan pelbisean kokatzen den guruin tubuloalbeolar exokrinoa da, gaztaina itxurakoa. Horrek hiru lobulu ditu: ezkerrekoa, eskuinekoa eta erdikoa. Prostatako minbizia,[1] zehazki, azken lobulu horretan pairatzea ohikoena da. Beraz, esan bezala, gizonezkoen prostata izeneko guruinean garatzen den tumore mota da, anatomia patologikoaren arabera adenokartzinoma dena. Prostata hainbat zelula motek osatzen dute, baina minbizi-kasuen % 99an tumorea guruin-zeluletatik eratorria da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Prostatako minbizi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | male reproductive organ cancer (en) , prostate neoplasm (en) , prostatako gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | onkologia urologia |
Azterketa medikoa | Kallikrein related peptidase 3 (en) , Positroi-igorpenaren bidezko tomografia, ekografia prostate cancer screening (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | ethinylestradiol (en) , finasteride (en) , flutamide (en) , mitoxantrone (en) , chlorotrianisene (en) , etoposido, nilutamide (en) , bicalutamide (en) , diethylstilbestrol (en) , Zisplatino, Estradiol, leuprolide (en) , estramustine (en) , hydroxyurea (en) , (RS)-aminoglutethimide (en) , goserelin acetate (en) , doxorubicin hydrochloride (en) , cyproterone acetate (en) , Azido zoledroniko, radium ra-223 dichloride (en) , cabazitaxel (en) eta nilutamide (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C61 |
GNS-9-MK | 185 |
GNS-10 | C6161. |
GNS-9 | 185185 |
OMIM | 176807, 300147, 300704, 601518, 602759, 608656, 608658, 609299, 609558, 610321, 610997, 611100, 611868, 611928, 611955, 611958 eta 611959 |
DiseasesDB | 10780 |
MedlinePlus | 000380 |
eMedicine | 000380 |
Disease Ontology ID | DOID:10283 |
50 urtetik gorako pertsonengan agertu ohi da eta, gaur egun, herrialde garatuetan gizonezkoengan ikusten diren minbizi mota ohikoenen artean dugu; EAEn, adibidez, sarrien antzemandako hirugarrena da. Espainia mailan, 2018. urtean 31728 kasu berri eman ziren eta 6061 hildako eragin zituen[2].
Gaixotasun hau lehenengo aldiz 1853an deskribatu zuten, eta prostatako lehendabiziko ebakuntza 1904an egin zuten AEBetan.