Premislidak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Premislidak[1] (txekieraz: Přemyslovci, alemanez: Premysliden, polonieraz: Przemyślidzi) bohemiar errege dinastia izan zen, IX. mendetik 1306 arte Bohemia eta Moravian erreinatu zuena. Horrez gain, 1300-1306 bitartean Poloniako koroa ere eduki zuten.
Borivoj I.a (852 aldean – 889 aldean) izan zen etxearen sortzailea eta Wentzeslao III.a (1289 - 1306) azken erregea. Honen hilketaren ostean, Bohemiako erregetza Luxenburgoko etxearen esku gelditu zen eta Poloniakoa Piast dinastiara itzuli zen[2].