Planeta saria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Planeta eleberri saria literatura sari komertziala da. Urtero, 1952tik,urriaren 15ean,[1] Bartzelonan, Planeta argitaletxeak saria argitaratu gabeko eleberri onenari ematen dio. Liburuak argitaletxeak berak aukeratzen ditu eta hori eztabaida frankoren jatorria izan da, sarritan iragarri baino lehen irabazlearen izena ezagutu egin baita. Miguel Delibesek eta Ernesto Sabatok, esaterako, ez zuten saria onartu aurretik eskaini egin zitzaielako.[2] Sariaren sortzailea José Manuel Lara Hernández editorea izan zen.
Datu azkarrak Planeta saria, Jatorria ...
Planeta saria | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1952 |
Honen izena darama | Espainiako literatura |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Bartzelona |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
premioplaneta.es |
Itxi
Diruaren ikuspuntutik, munduko sari onenetarikoa da: gaur egun irabazleak 601.000 € eta finalistak 150.250 € jasotzen dituzte. Dirudienez, munduan Nobel saria da zifra horiek gainditzen dituen sari bakarra.