Placentalia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Placentalia ugaztunen klaseko infraklaserik handiena da; beste bi klaseak Monotremata (ekidna eta ornitorrinkoak) eta Marsupialia (kanguruak, koalak) dira. Eutheria terminoak gaur egungo plazentalioak eta galdu direnak ere hartzen ditu barne. Banakoei plazentalio edo karendun esatzen zaie.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Ordenak ...
Placentalia | |
---|---|
Kretazeoa-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Infraklasea | Placentalia Owen, 1837 |
Ordenak | |
Itxi
Enbrioia sortzen denean karen deritzan zaku itxurako bat haren inguruan eratzeak bereizten ditu beste animalietatik. Karenaren bidez egiten dira amaren eta umearen arteko elikadura harremanak. Ia karendun guztiek esne hortzak dituzte. Beste ugaztunek baino garezur handiagoa dute, entzefaloa ere handiagoa dutelako. 20 ordenatako animaliak biltzen dira infraklase horretan, baita gizakia ere[1].