Pista laburreko abiadura-patinaje
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pista laburreko abiadura-patinajea edo pista laburreko abiadurako irristaketa (ingelesez: short track) izotz-pista laburrean izotz-irristailu gainean lasterketak egitean datzan neguko kirola. Lehiakideak elkarren aurka aritzen dira, 111,111 metroko luzera duen pista obal batean, eta ez dago kale arteko banaketarik. Horrek istripu ugari eragiten ditu lasterketetan, eta erorikoak eta deskalifikazioak sarritan gertatzen dira.[1] Pista luzeko abiadura-patinajea kirol anaia du. Oso kirol berria da, izan ere, Nazioarteko Irristaketa Batasunak 1967an onartu zuen eta Calgaryko Neguko Olinpiar Jokoetan estreinatu zen.
Abiadura laburreko irristaketan, 2 eta 8 patinatzaile artean ibiltzen dira aldi berean plastikozko eraztunek mugatutako pista batean, obalo moduan, eta 111,12-ko zirkunferentzia dauka. Lehiakide bakoitzaren helburura helmuga zeharkatzen lehena izatea da. Hiru distantzia nagusiak 500 m (4,5 itzuli) 1000 m (9 itzuli) eta 1500m (13,5 itzuli) dira. Hego Korea, Txina eta Kanada dira historikoki munduko ranking-aren buruan dauden hiru herrialdeak.
International Skating Union-ek short-track aitortu zuen 1967an eta 1981ean Meudon-la-ForĂȘt-en antolatu zuen lehen pista motzeko abiadurazko patinajeko munduko txapelketa. Kirola olinpikoa bihurtu zen 1992ko Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoetan.
Lehiaketa egutegia Munduko Kopek osatzen dute, denboraldi osoan banatuta daude, olinpiar urteetan izan ezik, sailkapen gisa balio dut eta urte naturalaren amaieran gelditzen dira. Bi lehiaketa nagusiak denboraldiaren amaieran (martxoa edo apirila) egiten dira, urtero antolatzen dira eta munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak dira.