Pirinioetako Lan Elkartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioetako Lan Elkartea —euskal izen ofiziala— edo Pirinioetako Lan Erkidegoa[1] (frantses eta espainol siglez, CTP) mugaz gaindiko elkarte bat da, Europako Kontseiluak bultzaturik 1983an sortua, Pirinioetan mugaz gaindiko lankidetza egitura bat sortzearren, Europar Batasunaren barruko estatu arteko beste mugetan bezala.[2]
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Pirinioetako Lan Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Jarduera | |
Honen parte | Direcció General d'Afers Multilaterals i Europeus (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
webgune ofiziala |
Itxi
Horrenbestez, hiru estatutako lurrak biltzen ditu elkarteak (Andorra, Espainia eta Frantzia). Pirinioetako Lan Elkarteko kideak hauek dira: Euskal Autonomia Elkartea, Nafarroako Foru Elkartea, Akitania —Ipar Euskal Herria barne—, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Katalunia, Aragoi eta Andorrako Printzerria.