Phillis Wheatley
bere poesia liburua argitaratzea lortu zuen lehen emakume afroamerikar esklaboa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Phillis Wheatley (Senegambia, Afrika, 1753 ā Boston, AEB, 1784ko abenduaren 5a) bere poesia argitaratzea lortu zuen lehen afroamerikar emakumea izan zen. Wheatley Mendebaldeko Afrikan jaio zen eta zazpi edo zortzi urte zituenean esklabo moduan saldu zuten eta Ipar Amerikara eraman zuten 1760 inguruan.[1] Wheatley familiak erosi zuen eta kristautasunera bihurtu zuten. Merkatari familia honetako 18 urteko alabak irakurtzen eta idazten irakatsi zion, Nathaniel semeak ere lagundu zion. Historia, mitologia, latina, greziera... denetarik irakasi zioten; hau oso ezohikoa zen esklaboen kasuan eta baita edozein arrazatako emakumeentzat ere.[2] 13 edo 14 urte zituenean, bere lehen poema argitaratu zuen.[3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Phillis Wheatley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senegambia (en) , 1753 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Boston |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Boston, 1784ko abenduaren 5a (30/31 urte) |
Hobiratze lekua | Copp's Hill Burying Ground (en) |
Heriotza modua | : arazo puerperala |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa greziera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza kongregazionala |
Itxi