Philip Roth
From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip Milton Roth (Newark, New Jersey, AEB, 1933ko martxoaren 19a – New York, 2018ko maiatzaren 22a) estatubatuar nobelagilea izan zen. 1959an argitara emandako Goodbye, Columbus lanarekin lortu zuen arrakasta literatur munduan, 1960ko National Book delako saria eskuratuta. 1969an Portnoy's Complaint lana best-seller izan zen. Geroztik beste hainbat lan idatzi zituen, besteak beste bere alter ego literarioa, Nathan Zuckerman oinarri duten liburuak. Ildo horretako lehen nobela 1979ko The Ghost Writer izan zen. 1997an Pulitzer saria eskuratu zuen sail bereko American Pastoral liburuari esker. Rothen lanek sarritan bere jaioterria, Newark, dute eszenatokitzat edo abiapuntutzat, eta izaera autobiografikoa ere haien ezaugarrietako bat da; era berean, errealitate eta fikzioaren arteko mugak lanbro agertzen dira, betiere estilo arinak eta burutsuak marraztuak horiek; eta lanok juduen eta amerikarren euren identitatearen azterketa interesgarri eta bikainak dira.[1] 2012ko urrian, Les Inrockuptibles aldizkariari eskainitako elkarrizketan idazteari lagatzeko asmoa azaldu zuen [2][3].
Philip Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Milton Roth |
Jaiotza | Newark, 1933ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Newark Warren (Connecticut) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2018ko maiatzaren 22a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Bard College Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Bloom (1990 - 1994) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1955) Arte-masterra : Ingelesezko literatura Weequahic High School (en) Rutgers Unibertsitatea (1951 - 1952) Bucknell University (en) (1952 - 1954) gradu : Ingelesezko literatura Chicagoko Unibertsitatea (1956 - |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Hunter College (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea Iowako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John Updike, Primo Levi, Louis-Ferdinand Céline, Charlotte Brontë, Henry James, Sherwood Anderson, Henry Miller, Ernest Hemingway, William Faulkner, Albert Camus, Bernard Malamud, Ralph Ellison, Aharon Appelfeld (en) , Nikolai Gogol, Anne Frank, Gustave Flaubert, Ivan Klíma (en) , Alessandro Piperno, Lev Tolstoi, Günter Grass, Mark Twain, James Joyce, Jerome David Salinger, Joseph Conrad, Emily Brontë, Franz Kafka, Milan Kundera, Saul Bellow, Raoul Schrott (en) eta Fiodor Dostoievski |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
Genero artistikoa | eleberria olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa ateismoa |
|