Permakultura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Permakultura gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen. Permakultura hitza ingelesetik dator, "permaculture", eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura (eta nekazaritza) iraunkorra. Permakulturak, izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. Diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa eta ingurumen diseinua konbinatzen ditu nekazaritza eredu berri bat sortzeko.[1]
Hiru dira David Holmgrenen arabera permakulturaren oinarriak:[2]
- Lurra zaintzea: lurra osasuntsua izan behar da eta bere ekosistema guztiak bizirik gorde behar dira; horrela ez balitz gizakiok ere gaixotu ginateke.
- Pertsonen beharrei erantzutea baina eragilketarik gabe, gehiegikeririk gabe.
- Soberakinak konpartizea: naturan egiten den bezala, soberan gelditzen dena bestei eman diezaiekegu haiek erabiltzeko.
Permakulturaren erantzuna normalean erantzun osoa da eta, horregatik, ekoherrixken ideia oso lotuta dago haren filosofiaz.