Pere Calders i Rossinyol
Idazle, kazetari eta ilustratzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pere Calders i Rossinyol (Bartzelona, 1912ko irailaren 25a - ib., 1994ko uztailaren 21a)[1] kataluniar idazle, kazetari eta marrazkigilea izan zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen.[2] Batez ere bere ipuinek eman zioten ospea. 1982an Creu de Sant Jordi [3]eta 1986 Premi d'Honor de les Lletres Catalanes[4] izeneko sariak irabazi zituen.
Pere Calders i Rossinyol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1912ko irailaren 29a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1994ko uztailaren 21a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fine Arts School. University of Barcelona (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Alderdi Sozialista Batua |
Calders-ek eleberri eta kazetaritza artikulu batzuk ere idatzi zituen Kataluniako argitalpen garrantzitsuenetan[5]. Bere idazkiak ironiko eta batzuetan fantasiazkoak ziren[6]. Era berean, berak eta A. Artís-Generrek[7] zuzentzen zuten L´esquella de la Torratxa aldizkarian argitaratu zituen bere lehenbiziko marrazkilari lanak, 1936an. Urte horretantxe, 24 urte zituenela, plazaratu zuen lehen ipuin-liburua, Lehenbiziko arlekina izenekoa.
Gerra Zibilaren garaian hainbat aldizkari eta egunkaritan Treball, Diari de Barcelona argitaratu zituen bere marrazki eta idazlanak.
Espainiako gerra zibila bukatzear zela, Mexikora erbesteratu zen eta hogeita hiru urtez bizi izan zen han. Carner eta Bartrárekin batera Lletres aldizkaria sortu zuen. Erbestean lehenengo urteetan idatzitako ipuinekin Cròniques de la veritat oculta, izeneko bilduma argitaratu zuten, bere libururik ospetsuena bihurtu zen eta Premi Víctor Català izeneko saria irabazi zuen 1954an berarekin.
1962an itzuli zen Kataluniara eta ondoren bi eleberri (L´ombra de l´atzavara, 1964, eta Ronda naval sota la boira, 1966) eta kontakizun bilduma bat (Aquí descansa Nevares, 1967) argitaratu zituen. 1964an Sant Jordi Saria irabazi zuen L’ombra de l’atzavara eleberriarekin. 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen, Dagoll Dagom antzerki konpainiak haren ipuinetan oinarrituta prestatu zuen antzerki-lan bati esker: Antaviana. 1986an Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso zuen eta 1993an Kazetaritza Sari Nazionala. [2]. Bere liburu asko berrargitaratu dira eta bere lana hamabost hizkuntza ezberdinetara itzuli dira.