Peneda-Gerêsko Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Peneda-Gerêsko Parke Nazionala (portugesez: Parque Nacional da Peneda-Gerês) Portugalgo ipar-mendebaldean kokatuta dago eta herrialde osoko parke nazional bakarra da. Limia eta Cávado ibaiek mugatzen dute eta hainbat urtegi daude. Barne hartzen ditu Peneda eta Gerêsko mendilerroak, bai eta Serra do Soajo eta Serra Amarela delakoak ere. 70.290 hektareako azalera dauka Portugal aldean eta 5 udalerritan eta hiru barrutitan zabaltzen da: Terras de Bouro (Bragako barrutia), Melgaço, Arcos de Valdevez eta Ponte da Barca (Viana do Castelokoa) eta Montalegre (Vila Realgoa). Zehazki, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera Castro Laboreiro, Soajo, Lindoso, Caldas do Gerês eta Pitões das Júnias barne hartzen ditu.
Peneda-Gerêsko Parke Nazionala | |
---|---|
Parque Nacional da Peneda-Gerês | |
Parkearen ikuspegi orokorra. | |
Kokalekua | Portugal |
Azalera | 702.90 km2 |
Izendapena | parke nazional |
Sorrera | 1971ko maiatzaren 8 |
Jabea | Portugalgo Errepublika |
Webgunea | www.icnf.pt |
Hala ere, parkea mugaz gaindikoa da eta Galiziako lurretan ere sartzen da iparralderantz, Baixa Limia-Serra do Xurés izenarekin. Zati hau 20.920 hektareatan eta hiru udalerritan zabaltzen da Ourenseko probintziaren hegoaldean, Entrimo, Lobios eta Muíñosen hain zuzen ere.
Portugalgo zatia 1971an sortu zuen, Galiziakoa 1993an eta Gerês/Xurésko parkearen bi zatiak kontutan hartuta 2009an lurralde osoa Biosfera erreserbatzat hartu zuen UNESCOk[1]
Mugako hegoaldetik bestaldera igarotzeko lau puntu daude Melgaço, Lindoso, Portela do Homem eta Tourém-etik.