Pasta (jakia)
urez eta irinez, eta batzuetan arrautzez, egindako italiar jatorriko jakia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pasta irina edo semola, gatza eta ura nahasiz eta landuz lortzen den jakia da[1]. Ore horri, lehortu aurretik luzatu, zabaldu eta forma desberdinak ematen zaizkio. Egin berritan pasta freskoa deitzen zaio. Saltzen den pasta gehiena ez da freskoa, lehorra baizik.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Pasta (jakia) | |
---|---|
elikagai egonkor, jaki, pasta, Fat-and-oil products and fat-based detergents. Pasta (OKP code - 91 4000) (en) eta groats, pastas and legumes (en) | |
Materialak | gari-irina ore zapala |
Osagaiak | gari gogorra eta gari-irina |
Historia | |
Jatorria | Italiako Erresuma eta Txinako Herri Errepublika |
Itxi
Pastak bere horretan ez du zapore handirik. Beste osagai batzuekin nahasi beharko da zaporea har dezan.
Pastaren orea prestatzeko garaian, batzuetan arrautza ere gehitzen da, modu honetan pastak zapore pitin bat gehiago hartuko du, eta testura egonkorragoa izango du. Batzuetan, kolorea emateko barazki pureak edo ongailuak erabiltzen dira: ziazerba, erremolatxa, azenarioa, kurkuma...