Parisko metroa
Paris eta Île-de-Franceko burdinbide metropolitarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Parisko metroa (Métro de Paris, frantsesez) Frantziako Paris hiriari eta inguruko herri batzuei zerbitzua ematen dien trenbide sarea da. Lehen zatia 1900eko uztailaren 19an amaitu zen eraikitzen, munduko seigarren metro-sare zaharrena bihurtuz, Chicago, Boston, Glasgow, Budapest eta Londresen atzetik.[4]
Datu azkarrak Métro de Paris, Datu orokorrak ...
Métro de Paris | |||||
---|---|---|---|---|---|
Datu orokorrak | |||||
Garraio mota | Burdinbide metropolitarra | ||||
Eskualdeak | Île-de-France, Frantzia | ||||
Lineak | | ||||
Geltokiak | 308 (2022)[1] | ||||
Bidaiariak | 1 559 000 000 (2018)[2] | ||||
Jabea | Île-de-France Mobilités | ||||
Webgunea | www.ratp.fr | ||||
Ustiapena | |||||
Hasiera | 1900eko uztailaren 19 (123 urte) | ||||
Eragilea | RATP | ||||
Ibilgailuak | 724 trenak | ||||
Datu teknikoak | |||||
Luzera | 228,1 km (2022)[3] | ||||
|
Itxi
Hiriaren ikurretako bat da, neurri handi batean, art-nouveauaren eraginpean dagoena, eta hiri barruko geltoki eta linea dentsitate handia du, metropolian banatzen diren geltoki kopuru txikiarekin kontrastatzen duena.
Gaur egungo 308 geltokietatik 24 lur gainean daude, 43 geltokian bi linea gelditzen dira, 11 geltokian hiru eta 5 geltokian lau edo gehiago.