Ornette Coleman
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ornette Coleman (Fort Worth, Texas, AEB, 1930eko martxoaren 9a - New York, 2015eko ekainaren 11) saxofoi jolea izan zen, free-jazzaren aitzindarietako bat. Jazza irauli zuen musikari hau baztertua izan zen urte askotan, baina mito bat zela hil zen mende erdi geroago.[1]
Ornette Coleman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fort Worth, 1930eko martxoaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Manhattan, 2015eko ekainaren 11 (85 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | I.M. Terrell High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, tronpeta-jotzailea, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia The Ornette Coleman Quartet |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | saxofoia jazz violin (en) saxofoi altua tronpeta biolina |
Diskoetxea | Blue Note ABC Records Antilles Atlantic Records ESP-Disk (en) |
ornettecoleman.com | |
|
Free-jazza jazz-estilo bat da, muga formalen mendekotasuna murrizten duena. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan garatu zen. Estiloaren aitzindariak Ornette Coleman, Cecil Taylor, Albert Ayler, Archie Shepp, Bill Dixon eta Paul Bley musikariak izan ziren. Nahiz eta, agian, adibiderik ezagunenak John Coltraneren azken lanak izan.[2]
John Coltranerekin, Miles Davisekin eta Charlie Parkerrekin parekatzen dute adituek, 1930ean Fort Worthen, Texasen, countryaren lurraldean, jaiotako musikaria. Saxofoi bat oparitu zioten haurra zela, eta hasi zen bebop-a aditzen. 20 urte zituenerako Parkerrek bezala jotzen zuen. «Musika hura jotzen ikasi nuen, baina arazo bat neukan: iruditzen zitzaidan ari nintzela egiten aurretik beste batzuek egindakoa».Beste zerbait zen bilatzen zuena. Eta haren izen adierazgarriko estreinako diskoarekin, Somethin Else !!!!-rekin (1958), ekin zion bilaketari. Free Jazz-en aurreko laneko izenburuarekin —This is Our Music (1960)— bazetorrenaren berri eman zien jazz zale ortodoxoenei. Gainera, diskoaren azalean aurpegi desafiatzailearekin ageri dira Coleman bera, eta baita urte askoan alboan izango zituen bi msikariak: Don Cherry tronpetista, eta Charlie Haden kontrabaxu jotzailea.[1]
- Ornette Coleman, 2008
- Charlie Parker, 1947