Ordenagailu analogiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ordenagailu analogiko edo konputagailu analogiko esaten zaio ebatzi beharreko problema modelatzeko gailu elektroniko edo mekanikoak erabiltzen dituen ordenagailu-motari, emaitza osatzen duten balioak adierazteko kantitate fisikoko irudikapen-mota bat erabiltzen duena.
Modelatzeko, matematikoki, hainbat eremutan gertatzen diren egoera batzuen analogia erabiltzen da. Adibidez, mekanikan mugimendu oszlilakorren artean dagoena eta elektrizitatean korronte alternoen analisiaren artean dagoena. Bi planteamendu horiek ekuazio diferentzialen bidez aztertzen dira, eta ebazpen egokia ematen duen ereduren bat planteatzen da.
Gailu hauek konputagailu digitalekin kontrajarrita erabiltzen dira, non fenomeno fisiko edo mekanikoak egoera finituko makina bat eraikitzeko erabiltzen diren. Makina hau, instrukzio edo agindu izeneko elementuak modelatzeko erabiltzen da, eta, programa baten bidez (agindu-sorta), ebatzi nahi den problemaren ebazpena kalkula daiteke. Konputagailu hibridoak izeneko bitarteko ekipo batean ordenagailu digital bat erabiltzen da gailu analogiko erantsietara sartu eta irteten diren seinaleak kontrolatzeko eta antolatzeko. Adibidez, gailu analogikoak iterazioetarako hasierako balioak sortzeko erabil daitezke. Hala, abakoa ordenagailu digitala litzateke, eta kalkulu-araua, berriz, ordenagailu analogikoa.
Konputagailu analogiko idealek zenbaki errealekin lan egiten dute eta diferentzialak dira; konputagailu digitalak, berriz, zenbaki konputagarrietara mugatzen dira eta aljebraikoak dira. Horrek esan nahi du konputagailu analogikoek informazioaren dimentsio-tasa dutela (ikus informazioaren teoria), edo konputagailu digitalek duten domeinu informatikoko potentziala baino handiagoa dutela (ikus Gödel-en ez-osotasunaren teorema). Horrek, teorian, ordenagailu analogikoei konputagailu digitalekin ebatzi ezin diren problemak ebazteko aukera ematen die.