Okinawako gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Okinawako gudua, kode izenez Iceberg Operazioa[1] (ingelesez Battle of Okinawa, japonieraz 沖縄戦, Okinawa-sen eta okinaweraz 沖縄戦 Uchinaa ikusa), Bigarren Mundu Gerran zehar eta Pazifikoko Gerran jazotako gudu bat izan zen. 1945eko apirilaren 1etik ekainaren 22ra, Ryukyu uhartediko Okinawa uhartean gauzatu zen; bertan, AEBren eta Aliatuen armadak eta Japoniaren[2] armadak borrokatu ziren.
Okinawako gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Pazifikoko Gerra | |||
1. Dibisioko marinea Thompson subfusilarekin tirokatuz, bere kideak babesten duen bitartean. Okinawako gudua. | |||
Data | 1945eko apirilaren 1etik ekainaren 22ra | ||
Lekua | Okinawa uhartea, Ryukyu uharteak, Japonia | ||
Koordenatuak | 26°30′N 128°00′E | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena. 1972. urterarte AEBek Okinawa uhartea okupatu zuten | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Pazifikoko Gerran jazotako gudu latz eta ankerrenetako bat izan zen, denera Japoniatik 550 kilometro eskasera dagoen uhartean 82 egunez borrokatu ziren; laztasun hori adierazteko, ingelesez, "typhoon of steel" (altzairuzko tifoia) eta japonieraz "tetsu no bōfū" (altzairuzko haize bortitza) ezizenak jaso ziren, gerra honetan japoniarrek kamikazeen erasoez baliatu eta aliatuek lehorreratzeko ontziteria eta eraso ibilgailu astun kopuru erraldoia erabili baitzuten.
1945eko apirilaren 1ean, Okinawako hasierako inbasioa Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko Frontean izandako eraso anfibiorik handiena izan zen[3][4]. Okinawa inguratzen duten Kerama uharteak martxoaren 26an bereganatu zituen 77. Infanteria Dibisioak. 82 eguneko guduak 1945eko apirilaren 1etik ekainaren 22ra arte iraun zuen. Uhartez uharteko kanpaina luze baten ondoren, aliatuek Kadenako aireko basea (Okinawa uharte handian) erabiltzeko asmoa zuten 'Downfall' operazioaren base gisa, Japoniako uharteen aurreikusitako inbasiorako, 550 km-ko distantziara zeudenak.
AEBk 10. Armada sortu zuten, AEBk, uhartean borrokatzeko, indar transbertsala osatu zuen Armadako 7., 27., 77. eta 96. Infanteria Dibisioak 1., 2. eta 6. Itsas Dibisioekin. 10. Armada bakarra zen, bere Aire Indar Taktiko propioa (Armada-Marineko komando bateratua) eta itsas indar konbinatuen eta anfibioen laguntza baitzuen. Indar aliatuen aurka egiteko, bertan Japoniako 32. Armada zegoen.
Ingelesez typhoon of steel (altzairuaren tifoia) deitu izan zaio borrokari, eta kotetsu no ame (altzairuzko euria) edo kotetsu no hageshi kaze (altzairuzko haize bortitza) japonieraz[5][6]. Goitizenek borroken gogortasunari, kamikaze japoniarren erasoen intentsitateari eta uharteari eraso zioten aliatuen ontzi eta ibilgailu blindatu kopuru handiari egiten diote erreferentzia. Gudua Ozeano Bareko odoltsuena izan zen, 50.000 aliatu inguru eta 84.166–117.000 japoniar hildako izan ziren[7][8]473–474 or., Japoniako armadan errekrutatutako okinawarrak barne[9]. Tokiko agintarien arabera, gutxienez 149.425 okinawar erail zituzten, behartuta bere buruaz beste egin, edo desagertu ziren[10].
Guduaren inguruko itsas operazioetan, bi aldeek ontzi eta hegazkin kopuru handia galdu zuten, Yamato korazatu japoniarra barne. Guduaren ostean, Okinawak flotaren ainguratokia, tropak antolatzeko eremuak eta Japoniaren inguruko aireportuak eskaintzen zizkien AEBko indarrei, Japoniako uharteen inbasiori begiratuta.