Okil berde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Okil berdea (Picus viridis) pizidoen familiako hegaztia da, Europa eta mendebaldeko Asiako basoetan bizi dena[1]. Euskal Herrian ere bizi da, txori arrunta da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Okil berde | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Picidae |
Generoa | Picus |
Espeziea | Picus viridis Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Picus viridis feces (en) |
Masa | 8,9 g (pisua jaiotzean) 193 g (helduen pisua) |
Zabalera | 41 cm |
Kumaldiaren tamaina | 6,3 |
Errute denbora | 19 egun |
Arrautza | |
Itxi
Okil berdeak bizkarralde berdea, sabelalde grisa, ipurtxuntxur hori bizia, buru gorria eta aurpegi beltza ditu. Arrak bibote gorriak eta emeak beltzak ditu. Moko sendoa du eta zuhaitzetan gora igotzeko gai da. Inurriak eta inurri-larbak jaten ditu batez ere eta habia zuhaitzetan egindako zuloetan egiten dute. Euskal Herrian, zuhaitzak dauden edonon aurki daiteke.[2]