Odon Apraiz
euskal idazlea (1896-1985) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Odon Apraiz Buesa (Gasteiz, Araba, 1896ko martxoaren 5a - ib., 1984ko irailaren 12a) euskal idazlea, politikaria, euskal hizkuntzalaria eta ikerlaria izan zen.[1] Odon Apraiz Saenz de Elburgo politikari liberalaren semea izaki, zortzi anai-arrebatan bosgarrena izan zen. Salamancan eta Madrilen egin zituen Historiako lizentziatura eta doktoretza. 14 urte zituela hasi zen euskaraz ikasten. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Odon Apraiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Odón Apraiz Buesa |
Jaiotza | Gasteiz, 1896ko martxoaren 5a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1984ko irailaren 12a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, historialaria, artxibozaina, museologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza |
Itxi
Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa izan zen, baita ohorezko kidea ere 1968tik. Parisko hizkuntzalaritza elkarteko kide ere izan zen. Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.
Gasteizko ikastola batek Odon Apraiz izena du, haren omenez.