Neoklasizismo
XX. mendearen hasierako korrontea, musika barrokoari eta klasikoari lotu ohi zaizkien ezaugarri eta prozedura batzuk modu eta irizpide berriz berrerabiltzen dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Neoklasizismoa XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta XIX. mendearen hasieran Europan garatu zen mugimendu artistikoa izan zen. Barroko eta rokokoaren gehiegikerien aurkako erreakzioa izan zen, eta antzinate klasikoaren eta zibilizazio greko-erromatarraren oroimena izan zuen ardatz[1]. Eredu klasikoak kopiatzen ziren, oso era zehatzean aztertuz. Printzipio nagusiaren muina, arrazoia sentimenduari gailentzean zetzan.
- Artikulu hau arte mugimenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Neoklasiko (argipena)».
Neoklasizismo izena XIX. mendean eman zitzaion higikunde honen balioa gutxiestearren, izaera inpersonala eta hotza egozten bitzioten. XVIII. mendean ordea, garai neoklasikoan ziardutenek Egiazko Estilo izena eman zioten Neoklasizismoari. Izan ere, Berpizkunde berri baten izaera eman nahi zioten, egia atenporalen baieztapen bezala.