Napoleonen Pariserako martxa egunkariko tituluetan
Le Moniteur Universeleko 1815eko ustezko egunkari-tituluen sorta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Napoleonen Pariserako martxa, Ehun Egunen kontestuan, ustez Le Moniteur Universel egunkariko tituluetan erretratatua geratu zen eraldaketa diskurtsibo politiko bat izan zen, zeinean Napoleon Bonaparte igaro zen erbesteratutako tirano izatetik, enperadore goratua berri izatera, Elbako desterrutik Parisera agintea berreskuratzera hurbildu ahala.
1815eko martxoko dozena bat titularretan, Napoleon bihozgabe eta antropofagoa izatetik, maiestate izatera iritsi zen. Le Moniteur universeleko tituluen hurrenkera Alexandre Dumas idazleak kontatu zuen hamarkada batzuk geroago, baina ondorengo ikerketek demostratu dute ez zela halakorik argitaratu Moniteur Universelen eta, ondorioz, kontua Dumasen asmakuntza dela esan daiteke, prentsa idatziak jasaten dituen lerratze politikoen kritika fabulatu bat azken finean.[1] Hala ere, titulu hurrenkera han-hemenka aipatua izan ohi da, benetakoa bailitzan, euskarazko testuetan zein beste hizkuntza batzuetan. Ohikoan kazetaritza oker eta botereari salduaren paradigma gisa aurkezten da tituluen hurrenkera. [2] [3]