Nafarroako Ezker Batua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako Ezker Batua Espainiako Ezker Batua alderdi politikoaren ordezkari politikoa da Nafarroan. Izen ofiziala Izquierda Unida de Navarra - Nafarrako Ezker Batua (IUN-NEB) da. Beren burua "nafar ezkerraren mugimendu politiko eta sozial antolatu" moduan definitzen dute, eta Espainiako Ezker Batua alderdiarekin federatua dago.
Nafarroako Ezker Batua Izquierda Unida de Navarra (IUN-NEB) | |
---|---|
Sorrera | 1986 20111 |
Egoitza nagusia | Iruñea |
Ideologia politikoa | ezkerrekoa, federalista, errepublikarra eta ekosozialista |
Nazioarteko kidetza | Europako Alderdi Ezkertiarra |
www.iun-neb.org | |
1: Batzarrerekin Izquierda-Ezkerra koalizioan. |
Ezker Batua-Berdeak alderdiarekin organo komun bat dauka, non komuneko Hego Euskal Herria mailako erabakiak hartzen diren bi euskal alderdien artean. Hala ere, bi alderdion artean desberdintasun estrategikoak badira. Lizarra-Garaziko Akordioa adibidez, Nafarroako EBk ez izenpetzea erabaki zuen, EAEkoak parte hartu zuen bitartean.
2011n, duela gutxi Nafarroa Bai utzitako Batzarrerekin batera, Izquierda-Ezkerra koalizioa osatu zuen 2011ko foru eta udal hauteskundeei begira[1].