Nafarroako Alderdi Sozialista
Espainiako Langileen Alderdi Sozialistaren federazioa Nafarroako Foru Komunitatean (Espainia) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN, Partido Socialista de Navarra) Espainiako Alderdi Sozialistaren (PSOE, Partido Socialista Obrero Español) Nafarroa Garaiko adarra da. 1982an sortu zen, nafar sozialistek Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE, Partido Socialista de Euskadi) utzi ondoren.
Datu azkarrak Buruzagia, Sorrera ...
Nafarroako Alderdi Sozialista - Partido Socialista de Navarra (PSN-PSOE) | |
---|---|
Buruzagia | María Chivite |
Sorrera | 1982 |
Egoitza nagusia | Iruñea |
Ideologia politikoa | Sozialdemokrazia eta espainiar nazionalismoa |
Nazioarteko kidetza | Europako Alderdi Sozialista Internazional Sozialista |
www.psn-psoe.es |
Itxi
Maiz, nafar sektore ezkertiar, aurrerakoi eta abertzaleetatik, Nafarroako Foru Erkidegoko eskuin espainolistaren itzalpean kikildua egotea edota berezko nortasunik gabeko alderdia eta Nafarroa Garaian Madrilgo agintari sozialisten esanetara dagoen alderdia izatea leporatu izan diote.[1][2][3]