Málaga
Espainiako hiria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Málaga[1] (gaztelaniaz ˈmalaɣa ahoskatua) Espainiako seigarren hiririk populatuena da bai eta izen bereko probintziako hiriburua ere. 2021eko erroldaren arabera 577.405 biztanle zituen[2]. Mediterraneo itsasoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago, Gibraltarko itsasartetik 100 km eskasera eta Málaga inguratzen duen kostaldeari Costa del Sol esaten zaio. Málagako metropoli eremuak 12 udalerri hartzen ditu eta 987.813 biztanle ditu. Espainiako bosgarren metropoli eremu handiena da[3].
Málaga Málaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Málagako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Francisco de la Torre Prados | ||||||||||
Izen ofiziala | Málaga | ||||||||||
Jatorrizko izena | Málaga | ||||||||||
Posta kodea | 29001–29018 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 29067 | ||||||||||
Herriburua | Málaga City (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 36°43′N 4°25′W | ||||||||||
Azalera | 394.98 km² | ||||||||||
Altuera | 11 m | ||||||||||
Mugakideak | Alhaurín de la Torre, Almogía, El Borge, Cártama, Colmenar, Comares, Moclinejo, Rincón de la Victoria, Torremolinos, Totalán eta Casabermeja | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 586.384 (2023) 7.308 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.484,59 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1834 | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 95 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tiro, Aaiun, Faro, Galveston, Melilla, Pasienky (en) , Popayán, Zacatecas (Mexiko), Damasko, Palermo, Manila, Mobile, Miraflores (en) , Passau, Aqaba eta Barranquilla | ||||||||||
Matrikula | MA | ||||||||||
malaga.eu |
Europako hiri zaharrenetako bat da Málaga, feniziarrek sortu baitzuten K.a. VIII mendean. Musulmanen garaian lau alditan izan zen Malagako Erresumako hiribua eta 1487an konkistatu zuten gaztelarrek. XIX. mendean Espainiako lehenengo hiri industriala bihurtu zen. 1960. eta 1970. hamarkadetan turismoaren boom-a iritsi zen. 2016an Europako kultura-hiriburutzarako hautagaia izan zen.