Molotov koktel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Molotov koktela lehergailu su-eragile bat da. Bere helburua eztanda bat sortzea baino, barruan daramatzan likido sukoiak hedatzea da. Gailu hau su hartzen duten produktu desberdinak (gasolina, esaterako) motor-olioarekin nahastuz egin ohi da, nahasketa hori kristalezko ontzi batean sartuz. Molotov koktela intentsitate gutxiko lehergailu termobarikoen barnean sailkatu ohi da.
Datu azkarrak Jatorrizko herrialdea, Historia ...
Molotov koktel | |
---|---|
Lehergailu inprobisatua, incendiary weapon (en) eta Esku-granada | |
Jatorrizko herrialdea | Finlandia |
Historia | |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Itxi
- Artikulu hau su-bonbari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koktel (argipena)».
Lehergailuaren izena finlandiarrek sortu zuten Neguko Gerran, Viatxeslav Molotov Sobiet Batasuneko Kanpo Arazoetako ministroari erreferentzia eginez.