Viatxeslav Molotov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Viatxeslav Mikhailovitx Molotov, jaiotzaz Skryabin (errusieraz: Вячесла́в Миха́йлович Мо́лотов , Vjačeslav Mihajlovič Molotov, vʲɪt͡ɕɪˈslaf mʲɪˈxaɪləvɪt͡ɕ ˈmolətəf ahoskatua; Kukarka, 1890eko martxoaren 9agreg./otsailaren 25ajul. - Mosku, 1986ko azaroaren 8) Sobietar Batasunako politikaria izan zen.
Datu azkarrak Sobietar Batasuneko enbaxadorea Mongolian, SESBeko Sobiet Goreneko kide ...
Itxi
Joseph Stalinen babespean egin zuen gora 1920ko hamarkadan. 1939an Alemania Naziko Joachim von Ribbentrop Kanpo Aferetarako ministroarekin elkarri ez erasotzeko Molotov-Ribbentrop ituna sinatu zuen. 1950eko hamarkadan, ordea, Nikita Khrustxevek boteretik aldendu zuen.
Bitxikeri moduan, Molotov koktelaren izena finlandiarrek sortu zuten Neguko Gerran bere abizena kontuan hartuta.