Mixel Labéguerie
euskal abeslaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mixel Labéguerie[1][2] (Uztaritze, Lapurdi, 1921eko martxoaren 4a - Tolosa, Okzitania, 1980ko uztailaren 28a) euskal abeslaria eta politikaria izan zen, Euskal Kantagintza Berriaren aita. Bi disko txiki eta zortzi abesti baino ez zituen grabatu, baina hori aski izan zen euskal kantagintzari bide berria irekitzeko. Konpromisoa eta lirikotasuna uztartu zituen kantuetan, gitarra soilaren laguntzaz. Eusko aberriari eta euskarari zien maitasuna argi erakusten zuten haren abestiek, eta eusko abertzaleen ahotan erruz zabaldu zen haren Gazteri berria kanta. Gaztetik euskal kulturan murgildu zen, baina azken urteak politikagintzan eman zituen. Lanbidez medikua izateaz gain, Kanboko (Lapurdi) alkatea izan zen, eta diputatu eta senatari Parisen.
Datu azkarrak Frantziako Nazio Biltzarreko kidea, Kanboko auzapeza ...
Mixel Labéguerie | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1962ko abenduaren 6a - 1967ko apirilaren 2a ← Alexandre Camino - Mixel Intxauspe → Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 3rd constituency (en) Hautetsia: 2nd legislature of the Fifth French Republic (en)
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Jean Joseph Labéguerie | ||||||
Jaiotza | Uztaritze, 1921eko martxoaren 4a | ||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1980ko uztailaren 28a (59 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Rita Marie Louise Jacqueline Charlotte Fortunata Gräfin von Oberndorff (en) (1975 - | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, abeslaria eta poeta | ||||||
Lantokia(k) | Paris eta Kanbo | ||||||
Kidetza | Euskaltzaleen Biltzarra | ||||||
Genero artistikoa | Euskal Kantagintza Berria | ||||||
Musika instrumentua | ahotsa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Enbata Group Centrist Union (en) | ||||||
Itxi