Michelangelo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Michelangelo Buonarroti[1] (Caprese, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan, beti batasunez eta koherentziaz; hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera.
Michelangelo | |
---|---|
(1544) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michelangelo di Lodovico Buonarroti Simoni |
Jaiotza | Caprese Michelangelo, 1475eko martxoaren 6a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Erroma, 1564ko otsailaren 18a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Croce |
Familia | |
Aita | Lodovico di Leonardo Buonarroti Simoni |
Ama | Francesca di Neri del Miniato Siena |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | |
Familia | ikusi
|
Leinua | Buonarroti family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Florentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Domenico Ghirlandaio Bertoldo di Giovanni Poliziano |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, margolaria, arkitektoa, poeta, ingeniaria, obra-maisua, idazlea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Florentzia Bolonia Erroma Florentzia Erroma Florentzia Erroma Florentzia Venezia Florentzia Erroma Florentzia Erroma Florentzia eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Goi Pizkundea Renaissance painting (en) |
Genero artistikoa | Christian art (en) Homoerotismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena domingotar |
Bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen joanean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Bestalde, iritsi zaizkigun haren eskutitz, marrazki eta zirriborroak kontuan hartuz, ondoen dokumentatutako XVI. mendeko artista da.
Arte guztien artean eskultura zuen gogokoen, marmolezkoa bereziki. Nekez bereiz daitezke Michelangeloren obrak, denak izan baitira garrantzitsuak artearen historian; dena den, aipagarri dira besteak beste, Madonna della Scala (1489-1494), Pietá (1499), David (1501-1504), Moises (1516) eta Pietá Rondanini (1550-1555). 1546an, San Petri basilikako arkitekto nagusi izendatu zuten; une hartatik aurrera arkitektura bilakatu zen Michelangeloren lanbide nagusia; San Petriko kupula diseinatu zuen, eta arkitektura klasikoa irauli, pilastren ordena erraldoia erabiliz. Pinturan, Vatikanoko Kapera Sixtinoko freskoak dira bere lanik ezagunenak.