Miñan
euskarazko liburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[1][2][3]
Datu azkarrak Miñan, Jatorria ...
Miñan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Amets Arzallus eta Ibrahima Balde |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Miñan |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Susa |
ISBN | 978-84-17051-34-1 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberria |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | CC BY-SA lizentzia |
Historia | |
Jasotako sariak |
Itxi
Liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe).[4]. Gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli du (Hermanito). Orobat, Alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche), katalanera (Germanet), italierara (Fratellino) eta galizierara (Miñán) ere itzuli da.[5][6][7][8][9][10]