Ibrahima Balde
Gineako idazle eta mekanikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ibrahima Balde (Konakry, Ginea, 1994) Gineako auto-mekanikari eta idazlea da. Amets Arzallusekin batera idatzi zuen Miñan liburua, bera da protagonista. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an. Migrazioaren abentura horrek markatu du Ibrahima Balderen ibilbidea. [1][2]
Ibrahima Balde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konakry, 04-08-1994 29 urte (29/30 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | fula malinkea susua frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta mekanikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Aita gazterik hil zitzaion, eta anaia desagertu: haren bila abiatu zuen Gineatik Europaranzko bidaia. Pobrezia, desertua, tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte egin zuen bidaia. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia.
Liburu honek hiztegi erraza du eta esaldi laburrak, Amets zekien frantses urriarekin hori baitzen komunikatzeko modu bakarra. Geroago, baina, Ametsek frantsesez ederki hitz egiten ikasi du, eta Ibrahimak gaztelaniaz.
Pularra du ama-hizkuntza, eta hitz egiteko modu berezia darabil: poetikoa. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.[3]
Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Ibrahima Baldek Amets Arzallus. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, tailer batean prestakuntza egiten ari den bitartean.
Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[3]
- Ginea Afrikako mapan
- Fula (lupar) hizkuntzaren herria