Mesolitoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia eta lithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.
Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
|
Duela 10.000-9.000 urte hasita, Mesolitoren garapena Europako basoei lotuta dauden ekonomia- eta gizarte-aldaketa ugarik markatu zuten. Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: Europako baso erraldoietara sartuta, kudeatzen hasi ziren. Neolitoren etorrerak, K.a. VIII. eta IV. milurtekoen artean, Mesolitoren amaiera ekarri zuen.
Uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: mikrolitoak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.