Mengako trikuharria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mengako trikuharria (gaztelaniaz: Dolmen de Menga) monumentu megalitiko erraldoia da, Andaluziako Antequera udalerrian. Galeria estalia eta oinplano angeluzuzena dituen trikuharria da. Hilobiko ganberaren alboan zazpi ortostato (horma osatzen duten harriak) daude eta beste bat hondoan. Bost bizkar-teilak (sabaia osatzen duten harriak) estaltzen dute monumentua. Tumulu batek babesturik dago.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Mengako trikuharria | |
---|---|
Dolmen de Menga | |
Kultura ondasuna | |
Antequerako trikuharrien parajea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Málagako probintzia |
Hiria | Antequera |
Koordenatuak | 37°01′26″N 4°32′54″W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000253 |
Itxi
Europa osoko trikuharri multzorik handiena da, baita Stonehenge baino handiagoa ere. 25 metro luze da, 5 metro zabal eta 4 metroko altuera du. Litekeena da Kobre Aroan eraikia izatea, k. a. 2500 inguruan.
Vierako trikuharria gertu (70 metrora) du[1] eta baita El Romeralgo trikuharria (4 kilometrora) ere.[2]