Mendigorria
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendigorria[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 28,8 kilometrora. Altuera 317 eta 519 metro artekoa da, eta 39,10 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 1191 biztanle zituen.
Mendigorria | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Mendigorria eta ingurunetako larreak hegoaldetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Mendigorria | ||
Alkatea (2019-2023) | Eunate Lóoez Pinillos (Euskal Herria Bildu) | ||
Posta kodea | 31150 | ||
INE kodea | 31167 | ||
Herritarra | mendigorriar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′46″N 1°50′24″W | ||
Azalera | 39,1 km² | ||
Garaiera | 317-519 metro | ||
Distantzia | 28,8 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.191 (2023: 67) | ||
Dentsitatea | 30,46 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,18 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 81,2 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,44 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 5,20 (2018: %4,44) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.mendigorria.eus |
Arga ibaiaren gaineko mendi batean kokatua, Mendigorria Nafarroako Erribera da iparralderago dagoen herria, zehazkiago Argako Erriberan, nahiz eta alderdi kulturalak Nafarroako Erdialdearekin partekatzen dituen. Mendigorriko gudua famatuagatik ezaguna, bere barrutian, gainera, Andelosko aztarnategi arkeologikoa dago. Antzinako hiri erromatar bat da, Burdin Aroko herrixka batean sortua, eta Pompaelok baino hedadura handiagoa izan zuen bere garaian. Mendigorriko ohiko produktuak ardoa, hestebeteak eta arbendol garrapiñatuak dira. Novenerako hiribildua izan zen. Mendigorria Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.
Bertako biztanleak mendigorriarrak dira.