Mendi-txirta
Motazilidoen familiako hegazti europarra. Ohitura lurtarrak ditu, eta goi-mendietan ugaltzen da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendi-txirta (Anthus spinoletta) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Eurasiako eskualde epeletan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Mendi-txirta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Motacillidae |
Generoa | Anthus |
Espeziea | Anthus spinoletta Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 2,73 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 26 cm |
Itxi
Bizkarralde arre-grisaxka eta sabelalde zurixka ditu eta hegazti liraina da. Moko iluna eta luzea, hanka ilunak eta buztan luzea ditu. Habia lurrean egiten du eta lurrean harrapatutako intsektuak jaten ditu. Mendian ibiltzen da, baina negua haranetan igarotzen du. Mendiko larreak ditu atsegin eta Euskal Herrian nahiko arrunta da 1000 metrotik gorako lekuetan.[2]