Mendi-tuntun
18 cm-ko tuntuna, eztarrian lepoko zuri-beltza eta alboetan luma gorriak dituena. 1.000 m-tik gorako mendietan bizi ohi da udan, neguan zerbait jaisten bada ere / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendi-tuntuna (Prunella collaris) prunellidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Eurasiako mendietan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Mendi-tuntun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Prunellidae |
Generoa | Prunella |
Espeziea | Prunella collaris Scopoli, 1769
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 3,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |
Itxi
Mendi-inguruneei estuki lotutako espeziea paseriformea da mendi-tuntuna. Goi mendietako larreetan eta harkaiztietan kumatzen du, eta negua altuera baxuagoko inguruneetan igarotzen du. Euskal Herrian goi-mendietan bakarrik ikus daitezke, ondorioz, udan; neguan, ordea, banaketa zabalagoa du. EAEko eta Nafarroako katalogoetan "Interes Bereziko espezie" kontsideratzen da.