Mendi-pinu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendi-pinua edo leherra (Pinus uncinata) Pinaceae familiako espezie bat da, nahiko pinu txikia, normalean ez baitu 20 metrotako tamaina gainditzen. Mendi garaietan hazten da, 1.700-2-4.000 metroko altueratan. Oso ondo jasaten du hotza eta Euskal Herrian soilik Pirinioetan hazten da, Larra-Ukerdi inguruan eta Zuberoako hego ekialdea, Orhi mendia izanik Pirinioetako sartaldeko muga. Euskal Herrian, altuera handienean hazteko gai den bertako zuhaitz espeziea da. Hagitz poliki hazten da eta 500 urtetik gora bizi daiteke. Azikula edo orratzak 8cm artekoak, binaka elkartuak oinarrian eta berde ilun kolorekoak. Pinaburu ttikiak, 6cmtik beherakoak eta ia pedunkulurik gabekoak. Loralditik 3 urtetara heltzen edo ontzen dira haziak. Aldaketa klimatikoarekiko bereziki sentsiblea izan daitekeen espeziea.
Mendi-pinu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Pinus |
Espeziea | Pinus uncinata Miller
|
Banaketa mapa | |
Alpetan, Vosgetan eta Pirinioetan hazten den espezie hau aditu batzuen arabera pinus mugo espeziearen azpiespezie bat besterik ez da, Pinus mugo subsp. uncinata izen trinomiala hartuz.