Mendebaldera Bidaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldera Bidaia (txinera tradizionalez: 西遊記; txinera sinplifikatuz: 西游记; pinyinez: Xī yóu jì) XVI. mendean Ming dinastiaren agintaldian argitaraturiko nobela txinatarra da, Wu Cheng'en idazleak idatzitakoa izan daitekeena. Txinako Lau Nobela Klasiko Handietako bat da eta Asiako literatur lan herrikoiena dela esaten da[1].
Mendebaldera Bidaia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Wu Cheng'en (en) eta Li Chunfang (en) |
Argitaratze-data | 1592 |
Generoa | fantasia, gods and demons fiction (en) eta abenturazko fikzioa |
Jatorrizko izenburua | 西遊記 |
Herrialdea | Ming dinastia |
Eleberria Tang dinastia garaiko Xuanzang monje budistak mendebaldera egindako erromesaldian oinarritzen da. Hark idatzi zuen liburuan kontatzen denari folklore herrikoiko osagaiak eta autoreak berak asmatutakoak gehitzen dizkio. Horrela Xuanzangek hiru ikasle laguntzaile ditu, Sun Wukong, Zhu Bajie eta Sha Wujing, bai eta Dragoi Zaldi Zuria ere. Erromes taldeak argitasuneranzko bidaia egiten du elkarlana ardatz hartuta.