Mediastino
Pleura bien artean, toraxeko barrunbearen erdialdean, dagoen espazioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mediastinoa[1] (Erdi Aroko latinetik: mediastinus, «erdibidea») toraxaren erdialdean dagoen espazio zabala da, bi birika pleura zakuen artean gelditzen dena.
Datu azkarrak Mediastinoa, Xehetasunak ...
Mediastinoa | |
---|---|
Mediastinoko anatomia Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | mediastinum |
MeSH | A01.923.761.800.500 |
TA | A07.1.02.101 |
FMA | 9826 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Horrez gain, bizkar hezurraren aurreko aurpegitik bularrezurreraino hedatzen da eta baita toraxaren goiko irekigunetik diafragmarainoko ere. Hortaz, bere mugak hurrengoak dira:
- Goikoa: Toraxeko goiko irekigunea. Bularrezur kirtenaren eta lehengo saihets eta ornoaren artean sortzen den eraztuna.
- Albokoa: Birika eta birika pleura.
- Aurrekoa: Bularrezur-saihetsetako horma.
- Atzekoa: Toraxeko bizkarrezurra.
- Behekoa: Diafragma.
Mediastino espazio hau plano horizontal batek bitan banatzen du atzetik aurrera abiatuz. Ebaketa planoa T4 eta T5 ornoen artetik, bularrezur angelura joango da. Hemendik gorakoa goiko mediastinoa izango da eta azpikoa beheko mediastinoa.
Dakigunez, beheko mediastinoa aurretik atzera beste 3 zatitan banatzen da:
- Aurreko mediastinoa: perikardioaren aurreko aurpegitik, aurrera dagoen eremua..
- Tartekoa: perikardioaren aurreko eta atzeko aurpegien artean. Atzeko aurpegiarekin batera, birika lotailua ere erdiko mediastinoaren atzeko paretaren osagai izango da
- Atzekoa: perikardioaren atzeko aurpegitik bizkarrerzurrera. [2]