Matilda efektu
emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera / From Wikipedia, the free encyclopedia
Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera da, haien lana gizon lankideei egotziz. Margaret W. Rossiter ikertzaileak sortu zuen, Mateo efektuaren autoritate ezaren printzipioa genero ikuspegiarekin txertatuz eta emakume zientzialarien ikusezintasun historikoa salatuz.[1] XIX. mendean Matilda Joslyn Gage sufragista eta abolizionistak "Emakumea asmatzaile gisa" saiakeran protesta nabarmena egin zuen emakume asmatzaileen eskasia talentu faltaren ondorio zela uste baitzen.[2][3]