Maskara (iragazkia)
Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, hauts eta laspel kaltegarrietatik babesteko erabiltzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maskarak (Heg.)[1][2], maskak (Ipar.)[3] edo musukoak[4] arnas aireko partikulen eta aerosol isurkarien aurrean iragazki gisa funtzionatzen duten sudur eta ahoa estaltzeko tresnak dira[5]. Osasungintzan eta lan-inguruneetan erabiltzen dira, eta kutsadura handiko guneetan edo pandemien kasuan, biztanlerian, bereziki. Oro har, bi eratakoak daude: maskara kirurgikoak eta arnas iragazkiak.
- Artikulu hau higiene eta segurtasun maskarari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maskara (argipena)».