Marie Vassilieff
margolaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Vassilieff, jaiotzez, María Ivánovna Vasílyeva eta zirilikoan Мари́я Ива́новна Васи́льева (Smolensk, Errusia, 1884ko otsailaren 12a - Nogent-sur-Marne, 1957ko maiatzaren 14a) pintore eta eskultore errusiar-frantsesa izan zen, kubismoaren lehen sustatzaileetako bat.[1] Antzerki-diseinatzailea eta -dekoratzailea ere izan zen.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Marie Vassilieff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Smolensk, 1884ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia |
Heriotza | Nogent-sur-Marne, 1957ko maiatzaren 14a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Nogent-sur-Marne |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie de La Palette (en) |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa |
Irakaslea(k) | Henri Matisse |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, eszenografoa eta puppet designer (en) |
Lantokia(k) | San Petersburgo Paris Frantzia eta Europa |
Mugimendua | kubismoa |
Itxi
1910eko hamarkadako pintoreen belaunaldian, kubismoaren tresnez busti zen eta bere hizkuntza sortu zuen. Vassilieff Urrezko Atalekoa izan zen, kubismoarekin, suprematismoarekin, futurismoarekin eta konstruktibismoarekin lotutako Europako abangoardiako artisten taldea.[3][4]