Marie Curie
zientzialaria, fisikaria, kimikaria, / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7a – 1934ko uztailaren 4a), Marie Curie izen-deiturez ezaguna, zientzialaria izan zen. Sortzez poloniarra, frantziar nazionalizatu zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna[1] izan zen. Parisko eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.
Marie Curie | |||
---|---|---|---|
(1920) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Marya Salomea Skłodowska | ||
Jaiotza | Varsovia, 1867ko azaroaren 7a | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa (1867 - 1918) Frantzia (1895 - Polonia (1918 - 1934) | ||
Bizilekua | Varsovia Paris | ||
Talde etnikoa | Poloniarra | ||
Lehen hizkuntza | poloniera | ||
Heriotza | Sancellemoz (en) , 1934ko uztailaren 4a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia Cemetery Sceaux (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Anemia aplasikoa | ||
Familia | |||
Aita | Władysław Skłodowski | ||
Ama | Bronisława Skłodowska | ||
Ezkontidea(k) | Pierre Curie (1895eko uztailaren 26a - 1906ko apirilaren 19a) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | House of Skłodowski (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Zientzien Fakultatea X LO im. Królowej Jadwigi in Warsaw (en) Parisko Unibertsitatea Zientzietako doktore : fisika Parisko Unibertsitatea 1894) Master of Science (en) : matematika Flying University (en) Parisko Unibertsitatea (1891 - 1893) Master of Science (en) : fisika | ||
Hezkuntza-maila | lizentzia doktoretza | ||
Tesia | Research into radioactive substances (en) | ||
Tesi zuzendaria | Gabriel Lippmann | ||
Doktorego ikaslea(k) | André-Louis Debierne (en) Óscar Moreno (en) Marguerite Perey Branca Edmée Marques (en) Zheng Dazhang (en) Shi Shiyuan (en) Emile Henriot (en) Ștefania Mărăcineanu | ||
Hizkuntzak | errusiera poloniera frantsesa alemana ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lateralitatea | ezkerra | ||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea Sorbona Curie Institutua | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Lwów Scientific Society (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia International Committee on Intellectual Cooperation (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa Royal Czech Society of Sciences (en) Commission on Isotopic Abundances and Atomic Weights (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | agnostizismoa | ||
Varsovian jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena (errusiar erresumaren lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen. Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere Poloniako nortasuna galdu;[2] bere alabei ama hizkuntza irakatsi zien eta Poloniara bisitak egitera eramaten zituen.[3] Aurkitutako lehen elementu kimikoa Polonio deitu zuen, bere jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari[4][5] buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —polonioa eta radioa—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.[6]
1934an hil zen 66 urterekin, Sancellemoz erietxean, anemia aplasikoak jota. Anemia aplasikoa sortu zitzaion, ziur aski, denbora luzean bere poltsikoetan gordetzen zituen saio-hodien erradiazioarengatik eta Lehen Mundu Gerran sortutako unitate mugikorren X izpiengatik.