Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Luisa Habsburgo-Lorena edo Austriakoa (Viena, Austria, 1791ko abenduaren 12a – Parma, Italia, 1847ko abenduaren 17a) Frantzisko I.a Austriakoa (edo Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa) eta Maria Teresa Bi Sizilietakoaren alaba zen eta Frantziako enperatriza izan zen 1810etik 1814ra arte.
Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1791ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Habsburgotar monarkia Frantzia |
Heriotza | Parma, 1847ko abenduaren 17a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Imperial Crypt (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Aita | Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Ama | Maria Teresa Borboi-Bi Sizilietakoa |
Ezkontidea(k) | Napoleon Bonaparte (1810eko apirilaren 1a - 1821eko maiatzaren 5a) Adam Albert von Neipperg (en) (1821, 1821eko irailaren 7a - 1829) Charles-René de Bombelles (en) (1834, 1834ko otsailaren 17a - 1847) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Habsburg-Lorraine (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | agintaria, ezkontidea eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1810ean, Austriako enperadorearen alaba zaharrena Frantziako enperadorea eta Italiako erregea zen Napoleonekin ezkondu beharrean izan zen, horrela sinatu baitzuten bi potentziek 1809ko Wagrameko batailan izandako porrotaren ondoren sinatu zuten Schönbrunneko Itunean. Gogoz kontra ezkondu bazen ere, Maria Luisa berehala hasi zen posizio berriaz gozatzen, garbi bazuen ere, frantsesen gogokoa ez zela eta, 20 urte lehenago, Austriako artxidukesa zen Marie Antoinettek gilotinan bukatu zituela bereak.
Napoleonen porrota etorri zenean, Elbara deserriratu zuten eta Maria Luisak senarrarekin ez joatea erabaki zuen, bere semearekin batera, Vienara itzuli zelarik. Waterlooko behin betiko porrotaren ondoren, semearen interesen defentsan, Habsburgo-Lorena familiara hurbildu zen berriro eta Vienako Kongresuan, Parma, Piacenza eta Guastalla dukerriak lortu zituen. 24 urte besterik ez zituen.