Elba (uhartea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elba[1][2] (italieraz: isola d'Elba; latinez: Ilva; antzinako grezieraz: Αἰθαλία, Aithalia) Italiaren mendebaldean, Livornoko probintzian, dagoen uhartea da. 225 km²ko azalera du.
Elba (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Capanne (en) |
Garaiera | 1.019 m |
Mota | uharte |
Luzera | 29 km |
Zabalera | 18 km |
Azalera | 223 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′48″N 10°16′30″E |
Honen parte da | Tuscan Archipelago (en) |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Livornoko probintzia |
Ur-gorputza | Liguriako itsasoa |
Leku geografikoa | Tirreniar itsasoa |
- Artikulu hau uharteari buruzkoa da; ibaia gaitzat duena beste hau da: «Elba ibaia»
Toskanar uhartediko uharterik handiena da, eta, bere osotasunean Toskanar uhartediko Parke Nazionala hartzen du, Livorno eta Grosetto probintzietatik hedatzen dena.
Bere kosta oso aldakorra da, koralezko uharriak, urpekariek oso preziatuak dituztenak, barnealde menditsu eta malkartsuarekin kontrastatzen duten hondartza txikietara arte. Mendirik handiena Monte Capanna delakoa da, 1000 metro inguruko garaiera duena.
Uhartea, zortzi udalerritan banatzen da: Campo nell'Elba, Capoliveri, Marciana, Marciana Marina, Porto Azzurro, Rio Marina, Rio nell'Elba eta Portoferraio. Azken hau da bere hiriburua.