Mallako Natura Erreserba Hertsia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mallako Natura Erreserba Hertsia (finlandieraz, Mallan luonnonpuisto; ipar samieraz, Mallá luonddumeahcci) Finlandiako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen natura erreserba hertsia da. Malla mendiek osatzen duten ingurunean dago, Enontekiöko Kilpisjärvi herriaren aldamenean, eta Norvegia, Suedia eta Finlandia herrialdeek bat egiten duten eremuan. Guztira, 31 km²-ko azalera dauka eta herrialdeko babestutako eremu zaharrenetakoa da; izan ere, 1938. urtera arte natura erreserba bihurtu ez zen arren, 1916. urterako gutxiengo babesa bazuen inguruneak. Kilpisjärviko Natura Zentroa da babestutako eremuaren informazio gunea.
Mallako Natura Erreserba Hertsia | |
---|---|
Kokalekua | Eanodat / Enontekiö, Lappi Finlandia / Laponia |
Azalera | 31 km²[1] |
Sorrera | 1916an (erreserba hertsia: 1938)[1] |
Arduraduna | Metsähallitus[1] |
Landaretza ugaria eta landare espezie aniztasuna dira, batik bat, Mallako Natura Erreserba Hertsiaren ezaugarriak. Izan ere, altitudeak, mendien altuera desberdintasunak, eta Ozeano Artikoaren hurbiltasunak ekartzen duen hezetasunak Finlandiako gainontzeko eskualdeen nolakotasunetatik bereizi egiten dute Malla. Bestalde, karedun arrokaz osatutako ohantzea ere oso berezia da.