Makassar itsasartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Makassar itsasartea (indonesieraz: Selat Makasar) Ozeano Barearen mendebaldeko itsasartea da, Indonesiako Borneo eta Sulawesi uharteen artean dagoena. Iparraldean, Sulawesiko itsasoarekin egiten du muga, eta hegoaldean Javako itsasoarekin. 800 kilometro luze da eta 130-370 kilometro arteko zabalera du[1]. Ozeano Bareko nabigazio bide garrantzitsua da, Malakako itsasarterantz doazen itsasontzi handiek zeharkatzen baitute.
Datu azkarrak Makassar itsasartea Selat Makassar, Ozeanoa ...
Makassar itsasartea Selat Makassar | |
---|---|
Ozeanoa | Barea |
Eskualdea | Indonesia |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 0°50′00″S 118°10′00″E |
Luzera | 800 km |
Zabalera | 130 - 370 km |
Itxi
Borneoko Mahakam ibaiak Makassar itsasartean du ahoa. Itsasartean dauden portu nagusiak Borneoko Balikpapan eta Sulawesiko Palu eta Makassar dira; azken honek ematen dio izena itsasarteari. Samarinda hiria itsasartetik 48 kilometrora dago, Mahakam ibaiaren bazterrean.