Makaronesia
Europako eta Afrikako kostaldeetatik Ipar Atlantikoko lau artxipelagoren bilduma / From Wikipedia, the free encyclopedia
Makaronesia Ozeano Atlantikoko iparraldean, Europa eta iparraldeko Afrikatik gertu, dauden uharte multzoa da, hiru herrialdeetakoak (Portugal, Espainia eta Cabo Verdekoak hain zuzen ere) direnak . Izena grezierazko μακάρων νῆσοι (makárōn nêsoi, "Zorionekoen uharteak") izendapenetik datorkie, greziar geografoek Gibraltarko itsasartearen mendebaldean zeuden uharteak izendatzeko erabili zuten izena, hain zuzen ere.
Makaronesiak bost uhartedi ditu:
- Azoreak (Portugal)
- Kanariar Uharteak (Espainia)
- Cabo Verde (Cabo Verde)
- Madeira, tartean Desertas (Portugal)
- Selvagens (Portugal)
Uharte guztiak sumendiek sortuak ziren eta bere klima azpitropikalari esker eskualde berezia osatzen dute biologian[1].